Gaur, Larrotegin, Athletic eta Eibarreko neska gazteak izan ditugu. Nagusien partida itzel batek jarraituta.

Gaur, Martxoak 9, emakume kadeteen lagunarteko partida bat izan da, Athletic eta Eibarren artean, Nazioarteko Emakumeen Eguna ospatzeko. Partida amaieran markagailuak 3-1an gelditu zen Bilbokoen alde, garrantzi gutxien daukana bada ere.

Beste alde batetik Nagusien partidaz ere gozatu ahal izan dugu gaueko 8.30etan, Ermua C.D. taldearen aurka. Partida hau garrantzitsua izan da etxekoentzat bi postuko aurrerago egoteko, eta presiorik gabe 90 minutu bikain jokatu dituzte. Atsedenera 3-0eko abantailarekin joan dira Endika, Andoni eta Mikel-en golei esker, . Bigarren alderako ermutarrak gogotsu irten dira eta minutu gutxira 3-1ekoa lortu dute, baina Lekeitioko defentsa sendoari esker ez da gol gehiagorik izan.

Erlazionatutako bidalketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.