Tximista, Lekeitioko atletismo taldea da. 1989. urtean sortu zen eta ordundik aurrera, txapelketa askotan parte hartu izan du eta beste horrenbeste ekitaldi edo txapelketa antolatu ditu, horien artean: Ondarroa-Lekeitio kosta lasterketa, Tximistako olimpiadak…
Batzuentzat kirol emaitzak garrantzitsuenak diren arren , Tximista taldearen filosofia urtero ahal denik eta atletar gehien mugiaraztea da, guraso, nerabe zein haurrak.