Abadiño C 5-1 Lekeitio B Jubenilak

Lekitxarrak joko garrantzitsu hau galdu dute taldeko txartel gorri bana izan duen partida zantar batean.

Taldea gogor hasi zen gol aukera pare bat izanik, baina epailearen errakuntza larri bat eta gero aukera argi bat jokoz kanpo markatu eta gero pasea zuzenean alboko sake batetik zetorrenean.

Jarraian abadiñarrek gola sartu zuten area ertzean egindako falta bat eta gero. Gol hau bai zen jokoz kanpo izan, goleatzaileak berak esanda, baina epaileak gola ontzat eman zuen eta protestatzeagatik Lekeitioko F.T.ko kapitainaktxartel gorria eraman zuen taldea ahul utzita. Hala ere taldeak markagailua mantentzea lortu zuen atezainaren lan bikain bati esker.

Bigarre zatian trankilago egon ziren, segada zikin batzuk egon baziren ere. Abadiñok bigarren gola sartu eta gutxira zurizkoek berriz tartea txikitzea lortu zuten, baina hirugarren gola jaso eta gero kanpokoak ostikadak ematera jardun zuten partida guztian zehar, beraien arteko haserrea arinagotik zetorren-eta.

Erlazionatutako bidalketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.